06
Haragia osasunari dagokionez

Haragia jateko 10 arrazoi
- Haragiak kalitatezko proteinak ditu, baita erraz asimilatzen diren bitaminak eta mineralak ere.
- Balio biologiko handiko proteinak dituzte -funtsezko aminoazido guztiak dituzte-, eta ehun eta organoak hazten eta garatzen laguntzen dute.
- Haragian, proteinez gain, hazkuntzan eta garapenean eragina duten hainbat mantenugai daude: burdina, zinka eta B multzoko bitaminak –B1, B2, B3, B5, B6, B12.
- Haragiek duten burdina erraz aprobetxatzen da. Mineral hori ezinbestekoa da hainbat funtzio organikotarako, besteak beste, gure globulu gorriek duten hemoglobinak oxigenoa garraiatzeko.
- B12 bitaminaren iturri ia bakarra da, arrainekin, itsaskiekin, arrautzekin eta, neurri txikiagoan, esnekiekin batera.
- Gantz eta kolageno gutxien duten haragiak elikagai nutritiboak dira eta erraz digeritzen dira.
- Haragiak era guztietako egosketa-sistemak onartzen ditu: lisaburdina, labea, papillotea, frijitzea, erretzea eta baita egostea ere. Gainera, saltsa eta goarnizio ezberdinekin jolasten bada, dietari barietatea ematen diote eta gustagarriagoa egiten dute.
- Haragien eskaintza oso zabala da, eta horrek aukera ematen du hainbat espezie probatzeko eta gustukoenak edo komenigarrienak direnak aukeratzeko, norberaren beharren arabera, gantz-edukiari eta digerigarritasunari erreparatuta.
- Bigarren platerean sartzen badugu, zopak, entsaladak eta ogitartekoak hartu behar dira osagaitzat, eta, hala, kopurua murriztea lortzen da, eta dietan gehiegi ez agertzea.
- Haragietan hainbat osagai daude, askotariko trastornoak prebenitzen eta tratatzen laguntzen dutenak, besteak beste, anemia eta desnutrizioa.
