Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Eperra

Eperra :: Sarrera

Sarrera

Eperra Galliformes (Gallinazeoak) ordenakoa da, eta faisaia eta galeperrak bezalako hegaztiak ere sartzen dira. Talde anitza bada ere, bere kideek gorputz lodia, hegoak biribilduak eta moko motza dute, haziak biltzeko egokitua.

Eperra, eta, zehazkiago, eper gorria, Espainiako autoktonoa da, eta ehiztariek gehien preziatzen duten hegaztietako bat da; izan ere, udazkenean eta neguan ehizatzen dute. Urteek aurrera egin ahala, hainbat arrazoi direla medio, gutxituz joan da populazioa, eta gatibutasunean haziz konpentsatzen saiatu dira, neurri batean. Izan ere, eperren ekoizpen intentsiboa izugarri hazi da azken 20 urteetan, eta, horri esker, alde batetik, hegazti hori ia desagertua zen herrialdeko zenbait eremu birpopulatu dira, eta, bestetik, urte osoan zehar ugaritu da eperren kontsumoa. Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak emandako datuen arabera, 2003. urtean 470 tona eper hazi ziren kanalean, hau da, milioi eta erdi eper baino gehiago hil ziren. Katalunia da hegazti horiek itxian hazten dituen autonomia-erkidegoa.

Oro har, urtaroka kontsumitzen da eperra –sasoika eta noizbehinka –handitu egiten da Gabonetan–, nahiz eta aldeak nabaritzen diren autonomia-erkidegoen arabera.

Madrilgo, Aragoiko, Valentziako Erkidegoko, Murtziako eta Andaluziako biztanleak dira eperrak jateko ohitura gehien dutenak.

Jatorria

Eperrak Europa, Asia, Afrika iparraldea eta Ekialde Hurbilekoak dira bertakoak, nahiz eta espezie batzuk beste leku batzuetan sartu diren, Ipar Amerikan adibidez, kirol ehizarako. Hegazti horiek sedentarioak dira Iberiar Penintsulako ia eskualde guztietan, baita Balearretan eta Kanarietan ere Kanaria Handian eta Tenerifen.