02
Jakin dezagun zerbait gehiago haragiari buruz

Sarrera
Espainian, nekazaritza-jarduera osoaren % 40 da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren azken datuen arabera. Ehuneko hori egonkor dago 70eko hamarkadatik, baina egoera deskribatzeko erabiltzen diren aldagaiak aldatu egin dira, eta gizartearen, abeltzaintzaren eta merkatuaren egoera berrietara egokitu dira. Behien sektoreak behera egin du esne-behien ekoizpenean, baina gora egin du haragitarako behien erroldak, baita ardi eta ahuntzen kopuruak ere. 30 urtean bi aldiz biderkatu da txerri-ekoizpen intentsiboa eta antzeko zerbait gertatu da hegaztienarekin, bai arrautzak ekoiztera bideratutakoak, bai beren haragia lortzeko hazten direnak.
