Haragiak Atik Zra:
Erbia

Sarrera
Erbia untxiaren familian sartzen den ehiza xeheko animalia da. Karraskari handiagoa da, eta azala ilunagoa eta gorriagoa du. Harrapatzeko denboraldirik onena udazkenean eta neguaren zati batean izaten da, ehiza basatia dastatzeko garai ezin hobea. Erbiarena oso usaintsua da.
Erbi arrunta Europakoa da jatorriz. Erromatarren garaian oso preziatua zen eta oturuntza handietan dastatzen zen. Europatik, erbia Argentinan eta Zeelanda Berrian sartu zen eta pixkanaka herrialde ugaritara iritsi zen.
Haragi-mota
Erbi-haragia, ehizako haragi gehienak bezala, haragi gorria da. Animalia horiek aske bizi direnez, giharrak oso garatuak dituzte, eta etxaldeetan hazten diren animaliek baino mioglobina gehiago dute. Mioglobina burdina daukan pigmentua da eta haragi hauei tonu gorrixka ematen die. Kolorearen intentsitatea haragiaren burdin edukiarekiko proportzionala da eta horregatik erbia burdinan aberatsa den okelatzat hartzen da. Tonu ilun hori untxiarena baino askoz biziagoa da, eta animaliaren adinak gora egin ahala biziagotu egiten da.
