Skip to main content
02

Jakin dezagun zerbait gehiago haragiari buruz

Jakin dezagun zerbait gehiago haragiari buruz :: Abeltzaintza

Abeltzaintza

Abeltzaintza Espainian, erkidegoka

Gure herrialdeko abeltzaintza-jarduerak banaketa berezia du. Kantauriko erlaitzeko autonomia-erkidegoetan (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoa), esnetarako behi-aziendaren heren bat baino gehiago biltzen da; Katalunian eta Madrilen, abeltzaintza intentsiboak bilakaera izan du, batez ere hegaztiena Madrilen eta txerriena Katalunian; Aragoin, Gaztela-Mantxan eta Gaztela eta Leonen, berriz, okela ekoiztera bideratutako ardi- eta behi-aziendaren zentsu handiena dago. Extremaduran txerri iberikoaren hazkuntza nabarmentzen da.

Espainiako abeltzaintza munduan

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) berriki emandako datuen arabera, Espainia zortzigarren postuan dago mundu osoan ardi-aziendaren ekoizpenari dagokionez, hamazazpigarren postuan behi-hazkuntzari dagokionez eta hemeretzigarrenean zaldi-sektoreari dagokionez.