Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Untxia

Untxia :: Sarrera

Sarrera

Untxi-hazkuntza (untxiak hazteko artea, haien haragia eta produktuak aprobetxatzeko) asko garatu da azken urteotan. Txina untxi haragiaren munduko ekoizlerik handiena da. Europar Batasunean, Italia, Frantzia eta Espainia dira ekoizle nagusiak. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2004an emandako datuen arabera, Italiak Europako ekoizpenaren ia erdia ekoizten du, 230.000 tona, guztizkoaren % 47. Ondoren, Frantzia dator (115.000 tona, % 24) eta Espainia (111.000 tona, % 23).

E spañako abeltzaintza-ustiategiei dagokienez, untxi-haragiaren ekoizpena bosgarren postuan dago, txerri-aziendaren, hegaztien –nagusiki oilaskoa-, behi- eta ardi-haragiaren atzetik.

Kunikultura penintsula osoan dago, nahiz eta eskualde bakoitzean oso garrantzi desberdina izan. Autonomia-erkidegoei dagokienez, 2002ko datuen arabera, Katalunia da nagusi (17.000 tona ekoitzi ziren, Espainiako ekoizpen osoaren % 14), eta ondoren datoz Valentziako Erkidegoa (% 6), Aragoi, Galizia eta Gaztela-Mantxa (% 5) eta Gaztela eta Leon (% 3,5). Haragi hori gutxien ekoizten duten zonaldeak Madril eta Balear Uharteak dira.

2001ean, 2,8 kg untxi/pertsona/urte kontsumitu zen pertsonako, aurreko urteetan baino gehiago. Estatistiken arabera, untxi gehiago jaten da 2.000 biztanle baino gutxiagoko landa-herrietan oso eremu jendetsuetan baino, eta horren arrazoia izan daiteke familia askok animalia horiek norberaren kontsumorako hazten dituztela, baita saltzeko ere. Penintsulan, Mediterraneo aldean kontsumitzen da gehien okela mota hori, eta Aragoi dator ondoren.

Haragi-mota

Untxi haragia haragi zuritzat jotzen da, beste haragi batzuek baino mioglobina gutxiago daukalako. Mioglobina da kolorea ematen dion pigmentua, eta burdinaren edukiarekin erlazionatzen da. Hori dela eta, untxi haragiak haragi gorriek baino burdina gutxiago dauka. Hazteko moduaren arabera, desberdintasun batzuk ikusten dira; hala, untxi basatiek kolore gorrixkagoko haragia dute, eta, beraz, mineral gehiago izango dute.

Jatorria

Untxia oso espezie zaharra da, dirudienez animalia honen jatorria Afrikan kokatzen da. Fosil batzuek erakusten dute Historiaurrean Europan bizi izan zela, gaur egungo Frantzian eta Belgikan, eta, ondoren, Iberiar Penintsulara joan zela. Erromatarrek III. mendean Italian sartu zuten. Alemanian ez zen XVI. mendera arte agertu, nahiz eta zenbait komentutan komunitate erlijiosoetako eskortako animalia gisa agertu.

Animalia hau Erdi Aroan hasi ziren etxekotzen eta kaioletan hazten. Historialarien arabera, untxia Espainiatik Europa osora eta gainerako kontinenteetara zabaldu zen.

Industriari dagokionez, 1950ean hasi zen Espainiako untxi-hazkuntza modernizatzen, metalezko kaiolak erabiltzeari esker. 60ko hamarkadatik aurrera ekoizpena handitu egin zen eta 1988tik aurrera instalazioetan hobekuntza teknologikoak nabarmenak izan dira. Sektore honetan garapen teknologiko handiena duten erkidegoak Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Valentziako Erkidegoa dira.

Harrezkero, familia-ustiategi asko –20 untxi baino gehiago- modu industrialean egiten hasi ziren —20 untxi baino gehiago—, nahiz eta oraindik familia-ustiategi asko dauden.