Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Untxia

Untxia :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Untxi-haragiaren nutrizio-osaerari dagokionez, bereizi egin behar da untxi basatia edo granjakoa den. Baserriko untxiak, harategietan erosten denak, basatiak baino gantz gehiago ematen du. Hala ere, beste haragi batzuekin alderatuta, produktu giharra dela esaten da.

Untxi haragia kolesterol gutxien daukatenetako bat da eta daukan guztirako gantzetik erdia baino gehiago insaturatua denez, gaixotasun kardiobaskularra nozitzen duten pertsonentzat haragi egokia da, kontsumitzen duten gantz kopurua eta mota kontrolatu behar baitute. Gantz gutxi duenez, kaloria gutxiko haragia da.

Untxi haragiak dituen proteinak balio biologiko handikoak dira eta kopurua gainerako haragien oso antzekoa da. Kolageno gutxi duenez, oso haragi samurra du. Hala ere, haragiaren muskulu-zuntzak ondo antolatuta daudenez, digestio zailekoa da urdaila delikatua edo digestio-arazoak dituztenentzat.

Mineralen artean, potasioa nabarmentzen da, gainerako haragiek baino potasio gehiago baitu. Potasioa funtsezkoa da nerbio-bulkadaren transmisioan, eta sodioarekin orekan, gorputzeko likidoak erregulatzen ditu. Fosforo eta kaltzio ugari ere ematen ditu, eta biak dira beharrezkoak hezur-egiturak eratzeko eta behar bezala mantentzeko. Sodio eduki apala duenez, hipertentsio arteriala nozitzen duenarentzat haragi egokia da.

Bitaminei dagokienez, B multzokoak dira ugarienak, B3 eta B12 bitaminak, batik bat. Untxia da B3 bitaminaren iturri nagusia haragikien artean. B3ak digestio-sistemaren funtzionamenduan, larruazalaren egoera onean, nerbio-sisteman eta elikagaiak energia bihurtzen parte hartzen du. B12 bitaminari dagokionez, basurdearen ondoren, haragirik aberatsena da. B12 bitaminak lagundu egiten du organismoan burdina xurgatzen; funtsezkoa da globulu gorriak berritzeko, eta haren eskasiak anemia mota bat eta nerbio-sistemaren alterazioak eragiten ditu.

Untxi haragiak beste haragi gorriek baino azido uriko gutxiago ematen duenez, hiperurizemia edo hezueria nozitzen duten pertsonentzat haragi egokia da.

Osaketa, jateko anoa, 100 gramoko
 Untxi-haragia
PCa57%
Ura (g)69,3
Energia (kcal)153
Proteina (g)21,9
Gantza (g)7,3
AGS (g)3,06
AGM (g)2.11
AGP (g)1,8
Kolesterola (mg)58
Burdina (mg)1,2
Fosforoa (mg)213
Sodioa (mg)67
Zinka (mg)1,4
B1 bitamina (mg)0,1
B2 bitamina (mg)0,14
B3 bitamina (mg)8,6
B12 bitamina (mcg)10,5
K.P. Zati jangarriamcg = mikrogramoak