Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Untxia

Untxia :: Kalitate hobereneko produktuak

Kalitate hobereneko produktuak

Katalunian, “Q marka” izeneko elikadura-kalitatearen marka bat dago, eta kalitatezko hainbat animalia identifikatzen ditu: oilaskoa, txahalkia, arkumea eta txerrikia. Bertan “Conill Q” kalitatezko untxia dago. Kalitate-marka horren pean babesten diren produktuak, administrazioak egiten dituenez gain, enpresa independente batek kontrolatzen ditu. Kataluniako Generalitateak ematen duen kalitatezko Q markak egiaztatzen du untxiak baimendutako pentsuekin hazi direla. Hazi eta gizendu ondoren, untxiak 1,750 eta 2,250 kilo arteko pisu biziarekin hiltzen dira, eta ez zaie inolako tratamendu medikorik egiten hil aurreko 20 egunetan. Kanalaren pisua 1-1,5 kilokoa da, eta bere haragia arrosa kolorekoa da, akatsik eta ubeldurarik gabea.