Skip to main content
12

Haragikiak

Haragikiak :: Sarrera

Sarrera

Hestebeteak, urdaiazpikoak eta haragiaren beste eratorri batzuk dira haragia prozesatzeko modurik zaharrenetako bat. Gizakiaren historia bezain konplexua da haren bilakaera. Azken mendeetan zehar, elikagai horien prestaketa artisau-modu errespetagarri eta oso garatu bihurtu da. Bere lanketak, belaunaldiz belaunaldi, gure herrian tradizio aberatsa transmititzea bultzatu eta ahalbidetu du. Askotan, familiek beren ukitu berezia ematen zioten, eta beren gustu eta herentziarekin kalitate bikaineko eta ezaugarri bereziko haragikiak lortzen laguntzen zuten.