Skip to main content
06

Haragia osasunari dagokionez

Haragia osasunari dagokionez :: Sarrera

Sarrera

Haragia protagonista da giza dietaren bilakaeran. Gizakia orojalea da, baina beste animalia batzuen ehizak markatu du haren biziraupena. Haragiaren hornidura bermatzea lortzen duenean bakarrik bihurtzen da nekazari eta abeltzain. Lehen, bizimodu nomada ura eta saldoak bilatzeak baldintzatzen zuen. Izan ere, tribuen liderra zen pieza gehien harrapatzen zituena. Oraindik ere balio sinboliko hori gailentzen da, baita soziala ere, haragiaren eskuragarritasuna familien eta herrien botere ekonomikoaren ezaugarri gisa mantentzen delako. Ez da kasualitatea kantitate handitan kontsumitzen jarraitzea, nahiz eta dietan ezinbesteko elikagaia ez izan, batez ere herrialde garatuetan.

Espainiako Estatuan, 2005eko datuen arabera, okelen gastua elikagaien kontsumo osoaren buruan dago. Horrek erakusten du Espainia herrialde haragijalea izan dela, eta hala izaten jarraitzen duela. Adituek, datuen arabera, dietan duten presentzia murrizteko beharra azpimarratu dute. Estatistikek diotenez, pertsona eta eguneko batez besteko kontsumoa 140 gramokoa da, eta haragia astean hiruzpalau aldiz jatea komeni da, errazio bakoitzak 120 gramo baino gehiago hartu gabe. Horrela, haragiak dieta orekatu baten testuinguruan txertatzen ditu bere dastatze eta elikatze propietateak.