01
Haragiak Atik Zra:
Erbia

Bitxikeriak
Erbiak gauez ibiltzen dira batez ere, eta gauean ateratzen dira belar freskoak, haziak eta aleak jatera. Espezie guztiek dute belarria gaingaratua, eta hori da, seguru asko, harrapariak atzemateko orduan zorrozten den zentzu nagusia. Arrisku zantzurik txikienarekin, erbiak lasterketa frenetikoari ekiten dio, batzuk 70 Km/orduko abiadurakoak izanik. Erbi europarra bezalako espezieek behin eta berriz egiten dituzte noranzko aldaketak eta itzulinguruak lasterketan zehar, erasotzailea nahasteko asmoz.
