Skip to main content
06

Haragia osasunari dagokionez

Haragia osasunari dagokionez :: Haragia jateko 10 arrazoi

Haragia jateko 10 arrazoi

  1. Haragiak kalitatezko proteinak ditu, baita erraz asimilatzen diren bitaminak eta mineralak ere.
  2. Balio biologiko handiko proteinak dituzte -funtsezko aminoazido guztiak dituzte-, eta ehun eta organoak hazten eta garatzen laguntzen dute.
  3. Haragian, proteinez gain, hazkuntzan eta garapenean eragina duten hainbat mantenugai daude: burdina, zinka eta B multzoko bitaminak –B1, B2, B3, B5, B6, B12.
  4. Haragiek duten burdina erraz aprobetxatzen da. Mineral hori ezinbestekoa da hainbat funtzio organikotarako, besteak beste, gure globulu gorriek duten hemoglobinak oxigenoa garraiatzeko.
  5. B12 bitaminaren iturri ia bakarra da, arrainekin, itsaskiekin, arrautzekin eta, neurri txikiagoan, esnekiekin batera.
  6. Gantz eta kolageno gutxien duten haragiak elikagai nutritiboak dira eta erraz digeritzen dira.
  7. Haragiak era guztietako egosketa-sistemak onartzen ditu: lisaburdina, labea, papillotea, frijitzea, erretzea eta baita egostea ere. Gainera, saltsa eta goarnizio ezberdinekin jolasten bada, dietari barietatea ematen diote eta gustagarriagoa egiten dute.
  8. Haragien eskaintza oso zabala da, eta horrek aukera ematen du hainbat espezie probatzeko eta gustukoenak edo komenigarrienak direnak aukeratzeko, norberaren beharren arabera, gantz-edukiari eta digerigarritasunari erreparatuta.
  9. Bigarren platerean sartzen badugu, zopak, entsaladak eta ogitartekoak hartu behar dira osagaitzat, eta, hala, kopurua murriztea lortzen da, eta dietan gehiegi ez agertzea.
  10. Haragietan hainbat osagai daude, askotariko trastornoak prebenitzen eta tratatzen laguntzen dutenak, besteak beste, anemia eta desnutrizioa.