07
Haragia jatearen plazera deskubritzea

Sarrera
Haragiak, oro har, oso jaki preziatuak dira. Asko dira haragia arraina baino nahiago duten ahosabaiak. Zaporea gustatzen zaie, trinkotasuna eta testura, itxura askotarikoa —txuletak, solomoa, azpizuna, besoa, haragi xehatua, betea...—, baita prestatzeko hamaika modu ere —gisatuak, erreak, arrautzaztatuak, beteak, haragi-bolak—. Badira haragia jateari uko egiten diotenak ere, lehorrak edo zaporegabeak iruditzen zaizkielako, edo ez dakitelako zenbat formula erabiltzen dituzten haragia prestatzeko. Kasu guztietan daude irtenbideak haragia askoz ere elikagai gustagarriagoa eta zaporetsuagoa izan dadin.
