Jakin dezagun zerbait gehiago haragiari buruz

Jatorri-deitura duten haragikiak
1970ean, zenbait elikagairen kalitate gorena arautzen duen araubidea garatu zen Espainian. Jatorri-deituraren kategoria lortzen duten elikagaiak dira, eta ardoei eta beste edari alkoholiko batzuei bakarrik aplikatu zitzaien. Sistemak haien kalitate gorena aitortzen zuen, haien ezaugarri propio eta bereizgarriek bermatua, lehengaia ekoizten eta lantzen den leku geografikoagatik eta ekoizpenean parte hartzen duen giza faktorearen eraginagatik. Nekazaritzako zenbait elikagairen kalitate gorena dela eta, kalitate-zigilu hori Espainiako beste elikagai askotara zabaldu zen hurrengo urteetan.
1992an, Europako araudi zorrotz batek bi kalitate-maila sortu zituen –babestutako jatorri-deitura eta babestutako adierazpen geografikoa–, era horretako adierazpenen bat daramaten estatu kide guztietako nekazaritzako elikagaiek baldintza jakin batzuk bete ditzaten.
- Babestutako Jatorri Deitura (“BJD”): produktu horren kalitatea edo ezaugarriak, funtsean edo esklusiboki, inguru geografiko jakin bati, eskualde bati edo leku bati zor zaizkio, eta haren produkzioa, eraldaketa eta elaborazioa mugatutako eremu geografikoan egiten dira.
- Adierazpen Geografiko Babestua (“AGB”): eskualde, leku edo herrialde baten izena, eremu geografiko horretako produktu bat izendatzeko erabiltzen dena. Produktu horren ezaugarrietako bat edo ospea haren ingurune geografikoari egotz dakioke, eta faktore naturalak eta giza faktoreak hartzen ditu barnean.
1994an, Nekazaritza Ministerioak Espainiako jatorri-deituren eta Europako Erkidegoko legediko jatorri-deituren (BJD) arteko korrespondentzia ziurtatu zuen, bai eta Espainiako ordenamenduko deitura espezifikoen eta adierazpen geografiko babestuen (AGB) arteko korrespondentzia ere, Europar Batasuneko terminologian.
Haragiari dagokionez, momentuz, honela finkatu da sailkapena.
Haragi freskoak Jatorri-deitura (BJD) eta Adierazpen Geografikoak (AGB) |
|---|
| Carne de Ávila (AGB) |
| Pollo y capón del Prat (AGB) |
| Ternasco de Aragón (AGB) |
| Carne de Morucha de Salamanca (AGB) |
| Ternera Gallega (AGB) |
| Cordero Manchego (AGB) |
| Lechazo de Castilla y León (AGB) |
| Carne de la Sierra de Guadarrama (AGB) |
| Nafarroako Aratxea (AGB) |
| Vedella dels Pirineus Catalans (AGB) |
| Euskal Okela (AGB) |
| Ternera Asturiana (AGB) |
| Carne de Cantabria (AGB) |
| Nafarroako Arkumea (AGB) |
| Ternera de Extremadura (AGB) |
Urdaiazpikoa Jatorri Deiturak (BJD) eta Adierazpen Geografikoak (AGB) |
|---|
| Jamón de Teruel (BJD) |
| Guijuelo (BJD) |
| Dehesa de Extremadura (BJD) |
| Jamón de Huelva (BJD) |
| Jamón de Trévelez (BJD) |
| Los Pedroches (BJD) |
Hestebeteak eta bestelako haragikiak Jatorri Deiturak (BJD) eta Adierazpen Geografikoak (AGB) |
|---|
| Sobrasada de Mallorca (AGB) |
| Lacón Gallego (AGB) |
| Llonganiça de Vic (AGB) |
| Botillo del Bierzo (AGB) |
| Cecina de León (AGB) |
