02
Haragiari buruz zerbait gehiago jakin dezagun

Nola jakin haragia fresko dagoen
Kontsumitzaileak haragiaren kalitatea identifikatzen du bere ezaugarri organoleptikoak balioztatzen dituenean, hots, zentzumenek hautematen dituzten ezaugarrien -kolorea, usaina, ukitua, itxura eta zukutasuna- multzoa ebaluatzen duenean.
Kalitatezko haragi freskoa erraz identifika daiteke begiratu bakar batez, jatorrizko animaliaren berezko kolore gorri, arre edo arrosa mantentzen duelako, koloregabetze anormalik eta usain txarrik gabe. Halaber, ukimena ondo jasaten du eta usain berezia du, espezie bereko animalia zaharrenek baino gehiago.
