01
Haragiak Atik Zra:
Oilagorra

Errezetak
Oilagorrak Porto erara

Osagaiak
4 oilagor
4 hirugihar-xerra
2 tipula
3 azenario
2 porru zuri zatitu
3 baratxuri-ale xehatu
2 dl oliba-olio
2 dl Portoko ardo
2 dl haragi-salda
Gatza eta piperbeltza
Lantzea
Oilagorrak garbitzea. Burua kendu eta gorputza bakarrik utzi, zatitu gabe. Hustu eta gorde erraiak, behazuna izan ezik. Bota gatza eta piperbeltza, eta estali hirugiharrarekin. Lotu brida batekin eta jarri labeko azpil batean.
Koilarakada bat olio bota eta aurrez berotutako labean sartu 200 ºC-tan 10 minutuz. Behin erdi erreta, labetik atera eta brida kendu.
Zartagin batean, sueztitu brunoisean txikitutako barazkiak (karratutxoak), gehitu erraiak eta, samurtuta daudenean, sugarreztatu Portoarekin eta gehitu haragi-salda.
Egosi minutu batzuetan. Oilagorrak kendu eta saltsa txinotik pasatu. Jarri gatza puntuan saltsari, eta lagundu oilagorrei.
