Haragiak Atik Zra:
Pintada

Erosteko eta etxean kontserbatzeko aholkuak
Erostean
Pintada da gure herrian ezezagun handienetako bat. Hala ere, urte osoan zehar eros daiteke, bai oilategietan, bai saltoki handietan edo baita jateko establezimenduetan ere. Udako lehen hilabeteetako unerik onenean dago, garai horretan haragi samurragoa duten ale gazteak merkaturatzen baitira. Normalean osorik erosten da, baina piezaka ere eros daiteke. Osorik dago, tripak aterata eta kozinatzeko prest. Urdai-xerratan bilduta ere merkaturatzen da, zeren eta, haragi lehor samarra denez, zukutsuago bihurtzen baita kuzinatzen denean. Bere haragia gorrixka eta marroia da eta bere trinkotasuna fina baina irmoa da, batzuetan beste hegazti batzuena gogorarazten duena, faisaiarena adibidez. Pisu gutxiko aleak erostea gomendatzen da; kilo bat inguru. Azalak, nahiko koipetsua denez, kolore horixka eta itxura uniforme eta ukigabea izan behar du. Paparrei erreparatzea komeni da, eta hobe da ugariak eta mamitsuak izatea. Kontuan izan behar da emeak arrak baino delikatuagoak direla. Bi sexuak bereizten dira haragiaren koloreagatik (emeengan arrosakorragoa da) eta mokotik hurbil dituzten haragitasunengatik. Arrek kolore biziz azpildutako haragiak dituzte ertzetan.
Etxean
Erosi ondoren, hozkailuan gorde behar da, gehienez ere 2 egunez. Dagoeneko gisatuta eduki nahi bada, 3 eta 4 egun bitartean eduki hozkailuan. Izozteko aukera ere ematen du, bai osorik, bai zatika.
Sukaldean
Faisaia edo luma ehizatzeko beste hegazti batzuk bezala presta daiteke, eta oilasko eta indioilar errezeta gehienen ordezko egokia ere izan daiteke. Bikaina labean edo parrillan erreta. Ale handiagoentzat, beste sukaldaritza-teknika batzuk erabiltzen dira, hala nola gisatua edo erregosia, tipula ugarirekin, azenarioarekin eta patata-puska batzuekin batera. Era berean, bere horretan jan daiteke, osorik edo piezatan, askotariko saltsa eta osagarriekin batera, edo bere zukuz beteta eta labean. Errezeta edozein dela ere, arrakasta ziurtatuta dago, ezaugarri organoleptiko paregabeak baititu.
