Haragiak Atik Zra:
Pintada

Errezetak
Pintada pepitoria erara

Osagaiak
Lantzea
Txikitu kipula, piper berdea, tomatea eta baratxuria brounoisean (karratutxo finetan). Sueztitu barazkiak lapiko batean olio pixka batekin su eztian. Bigunduta dagoenean, gehitu bi koilarakada irin, sueztitu eta bota ardo zuria, litro bat haragi-salda erramu-hostoarekin batera, eta utzi irakiten. Pintadaren izterrak hiru zatitan moztu; harategian egin dezakete. Gazitu, irinetik pasatu eta frijitu. Gorritu ondoren, sartu aurrez prestatutako saltsan, eta utzi dena egosten, gutxienez 30 minutuz.
Pintada azafrai-kremarekin

Osagaiak
Lantzea
Txalotak zerrenda mehe-mehetan moztu. Gurina zartagin batean urtu eta pintada gehitu gorritzeko eta gatza eta piperbeltza botatzeko.
Gehitu txalotak eta utzi egosten minutu batez.
Bota hegazti-salda, gehitu azafraia, estali eta egosi su ertainean 15 minutuz.
Azkenik, gehitu esne-krema eta utzi 20 minutu gehiago. Zerbitzatu aurretik, gehitu tipulin briznak.
Pintada errea udareekin

Osagaiak
Lantzea
Pintada ondo garbitu eta gatza eta piperbeltza bota. Jarri barruan baratxuri zuritua eta udare oso bat, zuritu gabe.
Jarri pintada labeko plakan eta beste 4 udareak inguruan. Busti guztia olioarekin, eta sartu aurrez berotutako labean, 200 ºC-an.
20 minutura, salda, ardoa gehitu eta pintadari buelta eman, alde guztietatik ondo egiteko.
Utzi beste 20 minutuz erretzen, tenperatura berean.
Haragi zatitua atera eta zerbitzatu, udare erreak hornigai gisa jarriz.
