Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Oilagorra

Oilagorra :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Hegaztien nutrizio-osaerari dagokionez, hiru ezaugarri azpimarratu behar dira: balio biologiko handiko proteina ugari, burdina ugari eta gantz-ekarpen urria.

Proteina-ekarpena dela eta, haragi horiek bereziki gomendagarriak dira haurren eta nerabeen dietan sartzeko, etengabe hazi eta garatzeak proteina-dosi handiagoa eskatzen baitu. Hegazti hauen muskuluetako proteinek ia ez dute kolagenorik, eta horrek azaltzen du haragia erraz digeritzea, eta hori abantaila da haurrentzat, pertsona helduentzat eta urdaila delikatua dutenentzat. Hori horrela izango da, baldin eta, plateraren balio energetikoa handitu eta urdailarentzat elikagai astun bihurtzen duten gozagarri gantzatsuak erantsi bazaizkio.

Hegaztiak, oro har, haragi gihartsutzat hartzen dira, baldin eta azalik gabe jaten badira, haien gantz-edukia ez baita 6 gramo baino handiagoa 100 gramoko. Nolanahi ere, badira hegazti guztien gantz-ekarpenari eragiten dioten faktoreak. Adina da horietako bat. Animaliaren adina zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gantz-proportzio handiagoa du. Hegazti basatiak, eta are gehiago migratzaileak, hala nola eperra, usoa, oilagorra eta galeperrak, etxaldeetan hazten direnak baino gihartsuagoak dira, eta alde hori gantza eta energia erabiltzeak eragiten du haien joan-etorri luzeetan. Azkenik, gantz-kantitatea aldatu egiten da espezie batetik bestera, piezaren arabera; hau da, bularkiak izterrak baino gantz gutxiago du, eta horregatik da lehorragoa.

Ia gantz guztia larruazalean eta horren azpian metatzen da; horri esker, errazago kanporatzen da produktua prestatu aurretik edo ondoren, eta, gainera, gantz gutxiago, kaloria gutxiago eta digeritzeko errazagoa da. Ohitura hori hartu behar da gantzak kontrolatzeko dietak egiten badira obesitatea, arazo kardiobaskularrak edo digestio- edo gibel-arazoak daudenean. Era berean, jakia prestatzeko ohiko modua ere aldatu egin beharko da, baldin eta saltsa edo gozagarri oso kalorikoekin batera prestatzen bada; izan ere, jaki giharra oso jaki energetiko bihurtzen dute askotan.

Hegazti horien haragia jateak ekarpen berezia egiten dio burdinari. Faisaia izan ezik, zeinaren haragia zuritzat jotzen baita, gainerako hegaztiak, burdin kopuruari dagokionez, haragi gorrien gainetik nabarmentzen dira, hala nola behikia eta arkumea. Hegazti basati migratzaileek mineral horren edukia bikoiztu egiten dute gainerakoekin alderatuta, eta aipagarria da usakumeetan duen edukia. Izan ere, haragi horren 100 gramorekin, mantenugai horri buruz egunero ematen diren gomendioen %100 betetzen da. Mineral hau beharrezkoa da hemoglobina sortzeko, oxigenoa biriketatik zelula guztietara garraiatzen duen proteina, eta bere ekarpen egokiak anemia ferropenikoa prebenitzen du.

B multzoko hainbat bitamina (B1, B2, B3, B6 eta B12) eta mineral ugari (potasioa, fosforoa eta zinka, besteak beste) nabarmentzen dira hegazti horien haragiaren nutrizio-azterketan. B1 bitaminak karbohidratoen metabolismoan esku hartzen du. Bitamina horren premiak, hein batean, eguneroko dietako karbohidratoen edukiaren araberakoak dira; gabezia hori, gainera, alterazio neurologiko edo psikikoekin lotu daiteke (nekea, kontzentrazio galera, suminkortasuna edo depresioa). B2 antigorputzen eta globulu gorrien ekoizpenarekin lotzen da, eta energiaren ekoizpenean eta mukosen epitelio-ehunaren mantentze-lanetan parte hartzen du. B3ak digestio-sistemaren funtzionamenduan, larruazalaren egoera onean, nerbio-sisteman eta elikagaiak energia bihurtzen laguntzen du. B12 bitamina funtsezkoa da globulu gorriak berritzeko, eta bitamina horren gabeziak anemia mota bat sortzen du, baita nerbio-sistemaren asaldurak ere.

Fosforoa hezurretan eta hortzetan dago, nerbio-sisteman eta muskuluen jardueran parte hartzen du, baita energia lortzeko prozesuetan ere. Zinka proteinen, koipeen eta karbohidratoen metabolismoarekin lotzen da; eragin antioxidatzailea du, eta sexu-organoen garapenean eta defentsen funtzionamenduan parte hartzen du.

Bitamina eta mineralen ekarpen askotarikoa dela eta, hegazti horien haragia bereziki elikagai aproposa da haurrentzat, haurdun dauden emakumeentzat, bularra ematen ari direnentzat, adineko pertsonentzat eta susperraldian daudenentzat.

Osaketa, jateko anoa, 100 gramoko
 

Faisan

azalik gabe

Galeperra

Eperra

Oilagorra

 

Usakumea

Usoa

PCa55%80%80%40%
Ura (g)72707058
Energia (kcal)122161161175
Proteina (g)22,8202037
Gantza (g)3,5993,0
AGS (g)1,32,52,50,78
AGM (g)1,33,13,11,1
AGP (g)0,72,22,20,64
Kolesterola (mg)68454575
Burdina (mg)1,24420
Fosforoa (mg)230275275400
Sodioa (mg)375555100
Zinka (mg)1,30,10,10,7
B1 bitamina (mg)0,080,240,240,3
B2 bitamina (mg)0,20,260,260,15
B3 bitamina (mg)6,87,57,57
B12 bitamina (mcg)0,840,80,80,8
K.P. Zati jangarriamcg = mikrogramoak