Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Txahala, behia eta idia

Txahala, behia eta idia :: Errezetak

Errezetak

Behi-azpizuna Cabrales gaztarekin

Solomillo de vaca al Cabrales

Osagaiak

2 behi-azpizun, 250 g-koak
4 dl esne-gain likido
4 koilarakada Cabrales gazta
Basokada bat sagardo
Olioa eta gatza
Anoak: 4

Lantzea

Jarri su motelean esne-gain likidoa ontzi batean. Poliki-poliki irakiten jarri eta kremazko trinkotasuna hartzen hasten denean, gehitu gazta eta eragin etengabe espatula batekin, dilui dadin. Dastatu nahi den zaporea lortu arte, gazta gehiago edo gutxiago gehituz, nahi denaren arabera. Zartagin bat su bizian jarri olio pixka batekin. Bero-bero dagoenean, bota azpizunak. Kanpotik gorritu eta barrutik odoletan geratu behar dute. Buelta ematean, sagardo basotxoarekin garreztatu. Ateratzerakoan, alde bietatik gatzatu. Jarri segundo batzuetan plater batean. Zerbitzatzeko azpil baten hondoan jarri gazta-krema eta, gainean, azpizunak.

Txahal-burruntziak soja- eta tomate-saltsarekin

Brochetas de ternera con salsa de soja y tomate

Osagaiak

400 gr txahal-solomo kubotan
16 tomate txiki
Piper gorri edo berde erre bat, zerrendatan zatitua
4 koilarakada oliba-olio
Gatza eta piperbeltza
Entsaladako tomate bat
1 soja-jogurt natural
1 koilarakada oliba-olio
Perrexil-adar bat xehatuta
Soja-saltsa tanta batzuk
Piperbeltz zuria
Anoak: 4

Lantzea

Lau brotxetak txandakako osagaiak tartekatuz prestatu: txahal-solomo kuboa, tomatea, txahal-solomo kuboa, piperra eta abar. Gehitu gatza eta piperbeltza eta koilarakada bat oliba-olio txitxi-burruntzi. Gorritu brotxetak lau aldeetatik su ertainean zartagin itsasgaitz batean. Bestalde, egin tomate-saltsa natural bat jogurtarekin. Horretarako, tomatea garbitu eta irabiagailu batekin birrindu, krema bat osatu arte. Nahasi sojazko jogurtarekin, oliba olio birjinarekin, perrexil xehatuarekin, soja saltsa tanta batzuekin eta piperbeltzarekin. Zerbitzatu brotxetak tomate-saltsarekin eta sojarekin.

Behi-ragouta barazkiekin

Ragout de vaca con verduritas

Osagaiak

1 kg eta 1/4 behi-okela, gisatzeko
1/2 kg azenario
1/4 kg tipula txiki frantses
1 tipula ertain
Ilar-lata txiki bat
Tomate-saltsa
Baso bat ardo zuri
Koilarakada bat irin
Koilarakada bat gurin
1 dl oliba-oliozkoa
Gatza
Anoak: 4

Lantzea

Ebaki haragia kubotan, bota gatza eta piperbeltza, eta irineztatu. Berotu lapiko batean olioa, gorritu haragia eta atera plater batera. Kendu olioa lapikotik, hondoa geruza fin batez estalita gera dadin. Gehitu tipula xehatua eta sueztitu kolore horixka hartu arte. Ardoarekin ureztatu, haragia sartu, urez estali eta irakin. Egosi su baxuan lapikoa estalita ordubetez. Denbora hori pasatu ondoren, gehitu azenarioak, zurituta eta zati handitan moztuta, eta egosi ordu erdi bat gehiago. Egosaldia amaitu baino ordu laurden bat lehenago ilarrak gehitu behar zaizkio, tomate saltsa eta tipulatxak uretan prestatu behar dira aldez aurretik, gurin koilarakada batekin. Oso bero zerbitzatu. Saltsa lodi geratzea komeni da, eta, hori lortzeko, azken egosaldiak oso motela izan behar du.