Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Oreina

Oreina :: Sailkapena

Sailkapena

Espeziearen arabera, orein motak honako hauek dira:

  • Oreina (Cervus elaphus)

    Espezie hau Europa osoan bizi da eta gorputz mehea, ile motza, hanka luzeak eta isats laburra ditu. Bere azalaren kolorea urtaroaren arabera aldatzen da, udaberrian arre eta neguan gris. Animalia honek 135 kilo izan ditzake. Ehiza-denboraldia udazken osoan eta neguaren zati batean izaten da. Bere haragiak orkatz eta adarzabalaren haragiak baino kolore biziagoa du, eta oso zaporetsua eta lurrintsua da.

  • Orkatza (Capreolus capreolus)

    Orkatza da, zerbidoen artean, Europan gehien hazten dena eta klima epeleko basoetan bizi dena. Tamaina txikienekoa ere bada, 15 eta 30 kilo artean pisatzen du, udan azal gorrixka du eta neguan grisa. Espezie honen ehiza-denboraldia irailaren erdialdetik azaroaren hasierara arte luzatzen da.

  • Adarzabala (Dama dama)

    Adarzabala oso ondo bereizten da, azalean orban zuriak dituen orein espezie bakarra delako. 130 kiloko pisua du, eta ehiza-denboraldia urriaren erdialdean hasi eta otsailaren amaieran amaitzen da.