01
Haragiak Atik Zra:
Galeperra

Errezetak
Galeperrak soja-saltsan

Osagaiak
8 galeper
Tipula handi bat
6 koilarakada soja saltsa puru
3 koilarakada Jerezeko ardo
2 edalontzi hegazti-salda
250 gr perretxiko edo txanpiñoi
Oliba olioa
Jengibre birrindua
Piperbeltz zuri ehoa
Koilaratxokada bat azukre
Lantzea
Gorritu tipula xehe-xehe lapikoan oliba-olio pixka batekin, eta, sueztitu ondoren, kendu eta gorde. Perretxikoekin gauza bera egin.
Olioan bertan, gorritu galeper garbi eta gaziak, eta gehitu tipula gorritua, perretxikoak, soja-saltsa, jereza, salda, jengibrea, piperbeltz zuria eta azukrea.
Estali eta su motelean egosten utzi ordubetez.
Tallarinak gehitu dakizkieke galeperrei; eta, egosi ondoren, gisatuaren saltsan salteatzen dira.
