Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Untxia

Untxia :: Merkataritza-sailkapena eta -kategoriak

Merkataritza-sailkapena eta -kategoriak

Hazteko moduaren arabera

Ugaztun txiki honen arraza asko zenbatzen dira, baina ezberdintasun nabarmenenak mendiko untxiaren eta etxaldekoaren artean daude.

  • Abeletxekoa edo etxekoa (Oryctolagus Cuniculus)

    Abere hau etxaldeetan hazten da eta landakoak baino koipe gehiago dauka bere osaeran. Haragiak arrosa-kolore argiagoa du baserrikoak baino, eta testura samurragoa, gogortu egiten dena animaliaren adinak gora egin ahala. Antzina, zapore gehiago zuen, jateko erabiltzen zituen belarren ondorioz; gaur egun, ordea, beharrezkoa da espezia edo belar usaintsuekin ontzea, zaporea areagotzeko. Baserriko untxia modu intentsiboan hazten da, eta, beraz, landakoa baino denbora laburragoan. Burua eta belarriak mendian hazten direnak baino handiagoak izatea du ezaugarri.

  • Mendikoa, landakoa edo basatia (Oryctolagus Cuniculus Algirus

    Baserrikoa baino arinagoa eta finagoa da. Haragi gogorragoa du, baina zaporetsuagoa, jan dituen barazkien zaporeak eta usainak bereganatu dituelako. Kolore gorrixkagoa du eta bere osaketa etxaldearena baino gantz gutxiago duelako nabarmentzen da.

Adinaren arabera

  • Gazapo

    Untxiaren kume jaioberria, 3 hilabete artekoa.

  • Untxia

    Untxi heldua.

Tamainaren arabera

  • Arraza handiak

    Hala nola, Flandesko Erraldoia, Espainiako Erraldoia, Bouscateko Erraldoia edo Danimarkako Erraldoia. Pieza baten pisua 5,5 eta 8 kilo bitartekoa da.

  • Arraza ertainak

    Besteak beste, Zeelanda Berria, Kalifornia eta Borgoinako Leonardo nabarmendu behar dira. Espezie horien batez besteko pisua 3 eta 5-5,5 kilo bitartekoa da.

  • Arraza arinak

    Besteak beste, Himalayo errusiarra, holandarra eta Chinchilla, 2-2,5 kilo inguruko pisuekin.