01
Haragiak Atik Zra:
Untxia

Bitxikeriak
Haragia ekoiztea da untxi hazkuntzaren helburu nagusia. Hala ere, larru-arrazetan espezializatutako ustiategiak ere badaude, larrugintzara bideratuak. Untxi-larruarekin berokiak egiten dira, baita kapelak ere. Australia nahigabeko untxi-ekoizle bihurtu zen. Untxia uhartean harraparirik ez zuen animalia zen, beraz, esponentzialki biderkatu eta benetako arazo bihurtu zen. Kanguruekin batzuetan gertatzen den bezala, uxaldi handiak egiten dira ale-kopurua murrizteko, milaka baitira soberan daudenak.
