Haragiak Atik Zra:
Untxia

Errezetak
Untxia salmorejoarekin (Aragoi)

Osagaiak
Lantzea
Zatitu untxi garbia eta ontzutu baratxuri xehatu, erramu, ardo, ozpin, piperbeltz, iltze, oregano eta piperrautsez osaturiko nahasketan, hozkailuan 8 orduz. Prestatu aurretik, xukatu untxia eta gorde ontzutua. Frijitu untxia pixka bat irineztatuta. Urreztatuta dagoenean, bota kazola batera. Erregosi zartagin berean eta olio berarekin tipula, eta, ondoren, gehitu brounoisse eran moztutako tomatea (karratutxo txikitan). Frijitutakoan, gehitu adoboaren erdia. Iragazi nahasketa txinotik, saltsa bat egiteko, eta bota untxiaren gainera. Txikitu azafraia eta gehitu hori ere. Egosi dena su baxuan, untxia samur egon arte.
Untxia laranja-eskabetxean

Osagaiak
Lantzea
Moztu untxia laurdenetan, irineztatu eta frijitu (gorde erretilua bukatu gabe).
Barazkiak zuritu, juliana eran moztu eta salteatu. Gehitu sagardo ozpin zorrotada bat eta gehitu barazkiei untxia eta lau laranjen zukua. Bota gatza eta piperbeltza nahierara, eta utzi untxia egosten 20 minutuz, su motelean eta estalita. Sutatik atera eta hozkailuan utzi, kazola berean, 24 orduz. Zerbitzatu eskabetxea epel.
Aranpasaz betetako untxia ardo beltzarekin

Osagaiak
Lantzea
Kendu burua eta atzeko hankak untxiari. Untxiari hezurrak kendu, baita izterrak ere. Zabaldu haragia eta bota gatza eta piperbeltza.
Gorputza eta izterrak aranpasekin, azenario-zerrenda batzuekin eta leka-zerrenda batzuekin bete. Hari sendo batekin lotu; lehenengo haria luzetara pasa eta gero zeharka.
Sueztitu juliana eran moztutako tipula olio pixka batean, gardena izan arte, eta gehitu untxi-biribilkiak.
Ureztatu ardo beltzarekin eta ur kantitate berarekin, eta utzi su eztian untxia kozinatu arte, 60 minutu inguru.
Egosten amaitutakoan, moztu haria eta moztu xerra lodietan, ez puskatzeko. Iragazi saltsa tipula xehatu gabe, eta lotu arto-irinarekin. Zerbitzatu untxi-xerrak bere saltsarekin. Lagundu patata-purearekin eta perretxiko salteatuekin.
