Skip to main content
11

Barrukiak eta erraiak

Barrukiak eta erraiak :: Sarrera

Sarrera

Barrukiak eta erraiak lehorreko animalien zatiak dira, kanalaren barruan sartzen ez direnak, eta elikagai gisa ere kontsumitzen direnak. Izen hori dute buruak, muinek, mihiak, arandoiak, bihotzak, gibelak, giltzurrunek, tripakiek —hausnarkarien urdaila—, hesteek edo tripek, odolak, barrabilek, hankek eta eskuek.

Erraien barruan, gibela eta giltzurrunak dira gehien kontsumitzen direnak, eta bihotzarekin batera “errai gorriak” terminoaren barruan sartzen dira. Errai zuriak dira barrabilak eta burmuinak.

Erraiak, gorriak bereziki, tratamendu termiko egokiaren ondoren zuzenean kontsumitzeko nahiz haragiaren deribatuak egiteko erabiltzen dira.