Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Oilaskoa

Oilaskoa :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Oilasko baten nutrizio-osaera animalia hil den adinaren araberakoa da. Oilasko heldu batek gantz gehiago izaten du, eta, beraz, gazteenak baino kaloria gehiago (pikantoiak, adibidez); azken hori mamitsuagoa da, ur gehiago baitu.

Oilasko haragiari dagokionez, bere nutrizio-osaeraren (gantz eta proteinen, batik bat) beste faktore bat animaliaren zatia da. Oilasko paparrak, adibidez, izterrak baino koipe gutxiago eta proteina gehixeago du, eta izterrak baino koipe gehiago du. Hori dela eta, gantz, kolesterol eta kaloria gutxiko dietak eginez gero, azala kentzea gomendatzen da. Oilaskoaren atalen ezaugarri den gantz-banaketa hori antzekoa da gainerako oilategiko hegaztietan, azala baita zatirik koipetsuena eta bularkia gihartsuena. Hala ere, oilaskoa, beste haragi batzuekin alderatuta, elikagai giharra da, jateko anoa bakoitzeko 6 gramo gantz baino gutxiago dituelako. Oiloak, ordea, mantenugai horren bikoitza biltzen du eta, beraz, erdi-gantzatsutzat jotzen da bere haragia, nahiz eta biltzen duen gantz gehiena poliinsaturatua den, zeinak ez dituen gantz saturatuak bihotzaren eta arterien osasunean dituen eragin negatiboak, ugariagoa baita beste haragi erdi-gantzatsuetan. Oilaskoaren kolesterol-edukia gainerako haragienaren parekoa da, eta dezente apalagoa gibel, giltzurrun eta garun gisako erraien aldean.

Oilaskoak, gainerako haragiekin batera, proteina-ekarpen bikaina du —ugariagoa bularkian izterrean baino—, eta kalitate onekoa da.

Oilaskoaren mineral nabarmenetako bat fosforoa da, funtsezkoa baita garuneko ehunek ongi funtziona dezaten eta beharrezkoa baita hezurrak eta hortzak egoera onean mantentzeko. Gainera, energia lortzeko prozesuetan parte hartzen du. Oilasko haragian burdina eta zinka daude, nahiz eta mineral horien kopurua bikoiztu egiten den haragi gorrietan; eta burdinari dagokionez, izterrak bularkiak baino zerbait gehiago dauka. Zinkak proteina, gantz eta karbohidratoen metabolismoan parte hartzen du. Eragin antioxidatzailea du, eta sexu-organoen garapenean, dastamenaren eta usaimenaren funtzionamenduan eta defentsetan parte hartzen du.

B multzoko bitaminen edukitik, B3 bitamina edo niazina bakarrik nabarmendu behar da, gainerako haragien kopurua gainditzen baitu eta digestio-aparatuaren funtzionamenduan, larruazalaren egoera onean, nerbio-sisteman eta elikagaiak energia bihurtzean esku hartzen baitu. Landareetan ez dagoen B12 bitaminaren edukia hutsaren hurrengoa da oilaskoaren haragian, oiloarentzat ez bezala, gainontzeko haragien pareko edukia baitu.

Oilaskoak ematen duen purina kopurua apalenetakoa da gainerako haragiekin alderatuta, eta, beraz, hiperurizemia edo hezueria izanez gero, hegazti hau jan daiteke.

Oilaskoa, nutrizio-osaera berezia duelako (proteina asko ditu), adin guztietarako gomendatzen da, eta, bereziki, gehien hazten eta garatzen den uneetan, hala nola haurtzaroan, nerabezaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan. Gantz gutxi ematen duenez, oso elikagai egokia da gantz, kolesterol eta kaloria gutxiko dietak egiten dituztenentzat; adibidez, gehiegizko pisua, obesitatea eta arazo kardiobaskularrak dituztenentzat; betiere, azala kentzen bazaie eta olio edo bestelako gozagarri koipetsu gehiegirik gabe egosten badira. Gainera, oso haragi biguna du eta erraz digeritzen da, beraz, murtxikatzeko zailtasuna dutenek edo urdaila delikatua dutenek hobekien toleratzen duten haragia da.

Zati jangarriaren konposizioa, 100 gramoko
100g

Bularkia

oilaskoarena

Osoa

azalik gabe

Izterra

azal eta guzti

Oiloa 

irakin*

PCa100%65%38%61%
Ura (g)74,872,977,456,4
Energia (kcal)113126112229
Proteina (g)21,722,217,930,4
Gantza (g)2,944,411,9
AGS (g)0,931,31,553,1
AGM (g)1,161,81,784,1
AGP (g)0,650,60,872,8
Kolesterola (mg)63756883
Burdina (mg)111,51,4
Fosforoa (mg)180191191204
Sodioa (mg)60767678
Zinka (mg)0,91,10,80,9
Abita. B1 (mg)0,080,080,10,11
Abita. B2 (mg)0,170,160,20,28
Abita. B3 (mg)87,77,86,4
Abita. B12 (mcg)ED0,4ED0,2
K.P. Zati jangarriamcg = mikrogramoakTr= aztarnak*azalik gabe