Haragiak Atik Zra:
Ahuntzak eta antxumeak

Bitxikeriak
Ahuntzarengandik, haragiaz gain, esnea ere lortzen da, bai kontsumitzeko, bai esnekiak (gazta, batez ere) egiteko. Tradizioz, amaren esnerik hartu ezin zuten eta behiarena toleratzen ez zuten haurrei ematen zitzaien. Ahuntz-esnea zaporetsuagoa eta gozoagoa da behi-esnea baino, nahiz eta zaporea ere indartsuagoa izan.
Digestio astuna, laktosarekiko intolerantzia edo kaseinarekiko alergia nozitzen dutenek ahuntz-esnea eta esnekiak beste esne batzuk baino hobeto toleratzen dituzte. Gantz-globuluak txikiak direnez, ahuntz-esnea behi-esnea baino hobeto digeritzen denez, oso egokia da haur, zahar eta urdaileko arazoak dituzten pertsonentzat. Laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat ere erabilgarria izan daiteke, ahuntz-esneak duen mantenugai horren maila oso baxua delako. Beste onura bat kaseina kantitate txikia edukitzea da, eta hori oso garrantzitsua da behi-esnean hain ugaria den proteina horrekiko alergia duten pertsonentzat.
