01
Haragiak Atik Zra:
Oilaskoa

Kalitate hobereneko produktuak
Espainiako oilasko-ekoizpenaren zati bat zenbait autonomia-erkidegotako kalitate-deiturek babesten dute, eta horrek esan nahi du ekoizpen antolatuagoa dela eta kanpo-ziurtagiria behar duela. Hauek dira:
Katalunia
Oilaskoa, Q markakoa. Katalunian ere badago Espainian hegazti haragiaren Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) bakarra, Prat Arrazako Oilaskoa izenekoa, bertako arrazara eta ekoizpen eremu oso zehatz batera mugatua. Hankak urdinak ditu, eta horrek bereizten du beste arraza batzuetatik.
Euskal Herria
Baserriko oilaskoa.
Aragoi
Aragoi izena duen oilaskoa, Elikagaien Kalitatea.
Galizia
Galiziako enpresa batzuen oilasko alternatiboen ekoizpena babesten du Galicia Calidade izendapenak.
