Haragiak Atik Zra:
Oilaskoa

Errezetak
Oilaskoa txilindron erara

Osagaiak
Lantzea
Zatitu oilaskoa, gatzatu pixka bateta pasatu irinetatik. Zartagin batean, su bizian, gorritu oilasko zatiak irineztatuta.
Kazola batean bi tipula frijitu brounoisse eran txikituta (lauki txikitan). Tipula gorritzen hasten denean, gehitu tomate heldua eta aurretik beratutako piper txorizeroak.
30 minutu igarotakoan, gehitu baso bat ardo zuri, eta kozinatu dena 10 minutu gehiago, eta xehatu saltsa pasapurearekin. Une horretan, sartu oilasko zatiak saltsan, eta kozinatu poliki-poliki, ondo eginda egon arte. Saltsa lodia badago, gehitu hegazti-salda pixka bat.
Oilasko-pastela

Osagaiak
Lantzea
Jarri haragi txikituak ontzi batean, nahastu jerezarekin eta utzi beratzen ordubetez hozkailuan. Irabiatu arrautza, gehitu tipula erdi xehatu txiki-txiki bat, ogi mamia esnetan beratua, baratxuri-ale eta perrexil xehatuak eta gatza. Nahastu osagai guztiak haragi xehatuarekin.
Forratu terrina baten barrualdea (labeko molde errektangeluarra) hirugihar-zerrenden erdiarekin, eta bota barruan haragi xehatuaren prestakina gainerako ongailuarekin. Berdindu azalera eta estali gainerako hirugiharrarekin. Estali terrina aluminio-paperarekin, eta kozinatu labean 200 ºC-an, maria bainuan, ordubetez. Prestatu ondoren, atera labetik eta utzi hozten giro-tenperaturan, hozkailuan 24 orduz sartu aurretik. Desmoldatu eta zerbitzatu xerratan, entsalada batekin batera.
Oilasko errea cocottean fruitu lehorrekin eta kanelarekin

Osagaiak
Lantzea
Laberako egokia den kazola batean jarri oilaskoak oliba-olioarekin eta gatzarekin bustita, bi baratxuri-ale birrinduta baina osorik eta laranja-azala.
Sartu labean 200 ºC-tan ordubetez edo oilaskoak gorritu eta erre arte.
Atera labetik eta kazolatik oilaskoak eta berreskuratu zukuak iragazki batetik burruntzali batera pasatuz. Laranja azala eta baratxuri aleak kendu. Gehitu oilaskoaren zukuei fruitu lehor zurituak kanela-makilarekin batera, eta irakin zukuak erdi karamelatuta egon arte.
Zerbitzatu oilasko erreak saltsa murriztuarekin eta lagundu fruitu lehorrak kanela-usainarekin.
