Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Indioilarra

Indioilarra :: Bitxikeriak

Bitxikeriak

Indioilarra beti dago Estatu Batuetan ospatzen den Esker Emate Eguneko bazkarian. Festa hau oso ezaguna da mundu osoan, pelikulek eta telesailek hari buruz egiten duten erretratuagatik. Tradizioak agintzen du indioilarra izan dadila, animalia horrekin egin baitzuen opari Plymoutheko erromesen koloniako (Massachusetts) gobernadoreak, 1763ko azaroan, uzta bildu izana ospatzeko. Esker-emate izena eta data ofiziala Kongresuaren erabakia da, Lincoln presidenteak hala eskatuta. 1863tik azaroko azken ostegunean ospatzen da.