Haragiak Atik Zra:
Indioilarra

Erosteko eta etxean kontserbatzeko aholkuak
Erostean
Harategietan dagoen indioilarra gizentzeko etxaldeetatik dator. Animaliaren adina faktore erabakigarria da ale on bat aukeratzeko. Gazteak eta lodiak dira onenak. Freskotasun seinale bat da indioilarraren azalak orbanik ez izatea, nahiz eta zenbaitetan azalak tonu horixkak har ditzakeen artoz elikatu delako. Hanka gorrixka eta ezkatatsuek indioilarra zaharra dela adierazten dute, eta haren haragia lehorragoa, gogorragoa eta zailagoa dela. Emeak arrak baino samurragoak izaten dira, eta hori kontuan hartu behar da errezeta gozo bat lortzeko.
Indioilarra erosi aurretik, prestatu behar den errezeta aurreikusi behar da, osorik edo piezaka erosi erabakitzeko. Kontuan izan behar da, halaber, hondakinen % 35 alferrik galtzen dela.
Indioilar osoa garbi eta erraiak kenduta saltzen da, baina prestatu aurretik garbitzea gomendatzen da, germenak eta odol arrastoak kentzeko. Indioilarra aurkezteko modu hau egokia da indioilarra bete edo erreta jan nahi denean.
Indioilarra zatituta edo zatika erostea (izterrak, bularkiak, izterrondoak) erosoagoa izan daiteke, nahi den pieza jateko aukera ematen baitu, hegazti osoa erosi beharrik gabe. Kasu horretan, kontuan izan behar da errazago alda daitekeela hegaztia osorik eta azalarekin dagoenean baino.
Merkatuan gero eta ugariagoak dira indioilarraren haragiaren eratorriak, hala nola indioilar-urdaiazpikoa, bularkia, blanqueta -bularkiarekin egindako fianbrea- edo roulea -izterrarekin egindako fianbrea-. Produktu hauen etiketen irakurketa (osagaiak eta osaketa nutritiboa) funtsezkoa da norberaren premietara gehien egokitzen dena hautatzeko.
Etxean
Indioilar haragi gordina erraz asaldatzen da, Salmonella bezalako mikroorganismo patogenoak dituelako, haragi gordinetan, eta bereziki hegaztietan, zabaldutako bakterioa. Hori dela eta, oinarrizko higiene- eta kontserbazio-arau batzuk bete behar dira: erosi ondoren, indioilarra hoztu edo izoztu egin behar da, garbi eta bilduta, beste elikagai batzuekin kontaktuan egoteagatik kutsa ez dadin, eta hozkailuan edo mikrouhin-labean desizoztu, baina inoiz ez giro-tenperaturan. Indioilar-haragia modu egokian prestatu behar da, edozein mikroorganismo desagerrarazteko. Soberakinik izanez gero, hozkailuan gorde behar dira edo unean uneko beharren arabera izoztu.
Sukaldean
Sukaldaritza liburuetan, indioilarra prestatzeko modurik zabalduena indioilarra labean egitea da, bere horretan edo betegarri gisa. Tenperatura eta erretzeko denbora kontrolatzea funtsezkoa da barrutik ondo egin dadin, kanpotik erre edo oso lehor geratu gabe. Indioilarra betetzeko aukeratzen diren osagaiek emango diote errezetari jatorrizko ukitua; barazkiak, fruitu lehorrak edo lehortuak, ogia, arrautzak, haragia eta abar izan daitezke. eta horiei esker oso prestaketa mamitsua lortuko da, indioilarrak berak bakarrik ez baititu zuku asko askatzen. Lehen pausoa betegarriaren osagaiak sueztitzea eta erre aurretik barruan sartzea da. Indioilarraren azala olioarekin igurztea gomendatzen da, zukutsu egon dadin eta errearekin urre kolorea har dezan. Indioilar errea Eguberrietako jaki tipikoa da etxe askotan, eta oso prezio merkea du, baina, zalantzarik gabe, neketsua da prestatzeko, eta trebea izan behar da sukaldean.
Indioilar zatitua oilaskoaren antzera kozinatu daiteke. Indioilar-izterra samurragoa izan dadin, izterretan dituen tendoiak kentzea gomendatzen da, eta hori hankaren koiunturan kolpe bat emanez lortzen da, bueltak emanez eta izterretan agertzen diren 5 edo 6 tendoiak kenduz.
Indioilar-bularkiak oso aurkezpen arruntak izan ohi dira. Ia gantzik ez dutenez, gehiegi kuzinatuz gero, lehorrak eta gogorrak gerta daitezke; beraz, aukera ona da belar usaintsuekin eta ongailuekin marinatzea, ardoan erregosita edo saltsa desberdinekin lagunduta, zukutsuagoak gera daitezen.
Indioilar-burruntziak dira haragi horrekin egin daitezkeen beste prestaketetako batzuk. Soberakinak gisatu, entsalada, sandwichetan ere sar daitezke, eta paellei edo pasta platerei gehituta, plater bakarra lortzen da: osoa, osasungarria eta elikagarria.
Gisatuak edo erregosiak dira elikagai nutritibo hori dastatzeko beste aukera batzuk. Kasu horietan, indioilar heldua aukera ona da, luzaroan egosita haragia biguntzea lortuko delako. Gisatuari barazkiak, arroza, patatak edo lekaleak erants dakizkiokeenez, plater osoa eta orekatua lortzen da. Hegoak, lepoa eta hezurrak salda bat egiteko erabil daitezke.
Edonola ere, indioilarraren haragiak oilaskoaren prestaketa berberak onartzen ditu (errezeta ugari daude oilaskoaren inguruan), eta ongi konbinatzen du era guztietako elikagaiekin eta gozagarriekin. Horrek indioilarra beti modu berean prestatzera ez mugatzeko balio du; plantxan, erregosita edo frijituta.
