01
Haragiak Atik Zra:
Kangurua

Bitxikeriak
Oraintsuko ikerketa batek agerian utzi du kanguru haragia dela azido linoleiko gehien daukatenetako bat. Orain arte uste zen larrez elikatutako arkume australiarrak zirela gantz mota horren maila altuenak zituztenak, baina, Western Australia Unibertsitatean egindako ikerketaren ondoren, kanguru haragiak bost aldiz gehiago ere izan dezakeela egiaztatu da. Bestalde, azpimarratzekoa da Australian, nutrizio arloko bertuteak dituen arren, haragi mota hori maskotentzako janarietan erabiltzen dela batez ere. Egia esan, herrialde horretatik kanpo kontsumitzen da gehien, batez ere jatetxe eta zentro espezializatuetan.
