01
Haragiak Atik Zra:
Moxalak eta zaldiak

Bitxikeriak
Zaldi haragiaren kontsumoa oso ohikoa izan da Siria, Iran, Txina, Mongolia, Egipto eta Afrikako beste hainbat lekutan. Europan oso mugatua izan zen kontsumoa, Bibliak zaldi-haragia zikintzat jotzen zuelako. Sustrai kulturalak dituen arrazoi horrekin batera, bere kontsumoa ez da oso ezaguna gaur egun ere, kontsumitzaileak, batez ere hirikoak, lagunartekotzat jotzen diren animalien haragiagatik adierazten duen gaitzespen aitortuagatik. Eta horien artean, zaldiak, poniak eta behorrak aisialdiari, kirolari eta are kultur adierazpenei —zezenketa eta zaldi-dantza, esaterako— lotutako espazioa betetzen dute.
