10
Haragiari eta haren deribatuei aplikatutako kontserbazio-metodoak

Gazitzea
Urdaiazpikoa edo hestebeteak kontserbatzeko teknikarik zaharrenetako bat da. Produktuari gatz kuranteekin egiten zaio tratamendua; hau da, gatz arruntarekin (sodio kloruroa), eta sodio eta potasio nitritoak gehitzen zaizkio (E249-252-). Azukre edo ozpin kopuru txikiak eranstea ere zilegi da. Ontze-gatzak gehituta, haragia baldintza egokietan kontserba daiteke, eta zaporea indartzen du. Era berean, gatz honek haragiek ura galtzea errazten du eta bertan germen patogenoak garatzea galarazten du. Gazitzea hainbat modutan egin daiteke, eta horrek eragina du elikagaien azken sodio edukian:
- Elikagaian bertan ontzeko gatza injektatuta.
- Elikagaia gatzunetan sartu; gazitze hezea, hau da, ontze-gatzezko soluzio bat urarekin batera.
Produktuak gatz-kontzentrazio handiagoa izango du (% 24 inguru) injektatu bazaio, haragiaren pieza gatzunetan sartu bada baino (% 15).
