Skip to main content
10

Haragiari eta haren deribatuei aplikatutako kontserbazio-metodoak

Haragiari eta haren deribatuei aplikatutako kontserbazio-metodoak :: Sarrera

Sarrera

Haragia oso elikagai galkorra da. Erraz asaldatzen da baldintza egokietan kontserbatzen ez bada. Ur asko duenez eta mantenugai asko dituenez, mikrobioak hazteko oso ingurune egokia da, eta, ondorioz, elikagai gehienak baino zailagoa da horiek kontserbatzea. Hori dela eta, egoera onean merkaturatzeko, hainbat tratamendu erabili behar dira, batzuk muturreko tenperaturak —altuak edo baxuak— aplikatzean oinarrituak, eta beste batzuk erradiazioak erabiltzean oinarrituak.