Skip to main content
05

Haragien nutrizio-balioa

Haragien nutrizio-balioa :: Haragi-deribatuen nutrizio-balioa

Haragi-deribatuen nutrizio-balioa

Haragiaren eratorri generiko esaten zaie erabat edo zati batean haragiarekin edo hondakinekin prestatuta dauden eta kontsumitu aurretik berariazko eragiketak egiten zaizkien produktuei. Horrela definitzen du Espainiako Elikadura Kodeak. Izen horren barruan, askotariko elikagaiak sartzen dira, hala nola gazituak, ketuak, ontzutuak, urdaiak, hestebeteak, urdaitegiak eta fianbreak, bai eta haragi-estraktuak eta -saldak eta tripak ere.

Haragi-deribatuak lantzeko erabiltzen diren lehengaiak oso heterogeneoak dira, baita lantzeko metodoak ere -gazitzea, ontze-prozesua, egostea, ontzea, etab.-. Alderdi horiek zehazten dute horien nutrizio-balioa -haragiaren deribatu batzuetatik besteetara hain desberdina dena-, eta hori luze eta zabal deskribatzen da gida honetako beste atal batean.

Haragiaren eratorriak, oro har, haragiak berez dituen nutrienteak biltzen dituzten elikagaiak direla esan daiteke: proteinak, burdina edo B12 bitamina. Haragiaren eratorri motaren arabera, nutrizio-balioa asko aldatzen da:

Produktu onduak: Gazituek eta ketuek haragi freskoak baino sodio gehiago daukate, gatza erabiltzen baita kontserbagarri gisa.

Hestebeteak: Sodioa ez ezik, gantz eta kolesterol gehiago ere badute, animaliaren zati koipetsuak eransten baitizkiote, produktua zukutsuagoa izan dadin; hori dela eta, elikagai kalorikoagoa da.

Fianbreak: Gehigarri gehiago eta askotarikoak izaten dituzte, emultsionatzaileak edo egonkortzaileak, adibidez, eta osagai guztien nahaste ona bermatzeko erabiltzen dira.