Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Ostruka

Ostruka :: Errezetak

Errezetak

Ostruka-xerra txanpiñoi-saltsarekin eta piper erreekin

Filete de avestruz con salsa de champiñón y pimientos asados

Osagaiak

4 ostruka-xerra
200 g txanpiñoi fresko xerratuak
Tipula bat
8 koilarakada oliba olio
Koilarakada bat soja saltsa
4 piper gorri erre
Gatza
Piperbeltza

Lantzea

Xerra bakoitza beste bi finagotan moztu.

Erre xerrak parrillan edo zartagin batean. Bota gatza eta piperbeltza haragiari. Bitartean, xanpainak xerratan moztu eta brounoisse (karratutxo) eran txikitutako tipularekin batera prestatu lapiko batean su eztian oliba olio pixka batekin. Eginak daudenean, gehitu soja saltsa tanta batzuk eta zuzendu gatza.

Lagundu haragia barrengorriekin eta piper gorri erreekin.