Haragiak Atik Zra:
Ostruka

Merkataritza-sailkapena eta -kategoriak
Ostrukak munduko hegaztirik handienak dira. 2,75 metroko altuera eta 200 kiloko pisua izatera irits daitezke. Hegazti ibiltariak dira eta oso presentzia berezia dute. Burua eta lepoa ia biluzik daude eta lumatxaz bakarrik estalita. Begiak lurreko ornodun guztietan handienak dira - 50 mm-ko diametroa - eta betile luzez babestuta daude. Hegazti horien izterrak ia biluzik daude, eta hankak ezin hobeto egokituta daude lasterketa azkarretarako. Hori erasorako arma ona da hegaztien arteko eta harraparien aurreko borroketan.
Subespezieen arabera
Ostruken lau azpiespezie basati daude. Tamainaren, lumajearen eta abarren arabera sailkatzen dira. Oro har, lepo urdineko eta lepo gorriko ostrukak dira espezie nagusiak. Hegazti hauek Hego eta Mendebaldeko Saharan, Somalian, Kenyan, Tanzanian eta Afrikako hegoaldeko konoan banatzen dira. Espainian, lepo gorriaren eta urdinaren arteko nahasketa da ostruka mota hedatuena.
Lepo gorrikoa
Oro har, arren lumaje helduaren tonalitatea beltza da, hegoetan luma zuriak ditu eta isatsean tonu nabarrez zikinduak. Emeek azal griseko luma marroiak dituzte. Lepo gorriko arrek azal gorrixka izaten dute.
Ostruka iparrafrikarra (S. camelus camelus). Sudango edo Maliko ostruka ere esaten zaio.
Siriako ostruka (S. camelus syriacus). Saharako barietatea, 40ko hamarkadan sarraskitua; 60ko hamarkadan ale batzuk ikusten dira.
Ostruka masai (S. camelus massaicus-.
Lepo urdinekoa
Ostruka etiopikoa edo somaliarra (S. camelus molybdophanes). Lepoan luma zuriz egindako eraztun bat du eta lepo gorrikoak bezalako koroila lumagabea. Somalian, Etiopian eta Keniako iparraldean banatzen da eta ostruka subespezieen artean altuena da.
Ostruka hegoafrikarra (S. camelus australis). Lepoa lumatua du eta ez du eraztun zuririk lepoaren oinarrian. Batez ere Hegoafrikan dago, Namibia, Botswana, Zimbabwe eta Angolan ez ezik. Kalahari basamortuko populazioak dira ostruka txikienak.
