Haragiak Atik Zra:
Ostruka

Kalitate hobereneko produktuak
Haragiaren kalitatea aldatu egiten da muskulu motaren, animaliaren adinaren, zatikatzeko pisuaren, jasotako elikadura motaren eta hiltzeko prozesuaren arabera.
Neurria
Jaiotzen direnean, 0,25-0,3 metro artean, eta helduetan 2,1-2,4 edo 2,75 arte.
Pisua bizirik
Jaiotzen direnean, 0,45-0,85 kilo; 5 astera, 4 kilo; 5-6 hilabetera, 43-71 kilo; 8 hilabetera, 65-85 kilo; eta 12 hilabetetik gorako indibiduo helduak 90 eta 110 eta 160 kilo arteko pisura iristen dira.
Hiltzea
10-12 hilabeterekin, bizirik 90 eta 100 kiloko pisua dutela.
Lepoa eta bizkarreko bi muskulu izan ezik, haragi jangarri guztia atzeko laurdenetan dago. Gibela, arandoia eta bihotza ere jaten dira.
Gehien saltzen diren piezak honako hauek dira: azpizuna, xerrak, lepoa, odolkia —gisatzeko—, haragia pikatzeko eta hanburgesak. Izterreko lehen mailako haragi kantitatea 25-30 kilo ingurukoa da hegazti bakoitzeko.
