Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Ostruka

Ostruka :: Bitxikeriak

Bitxikeriak

Ostrukaz ez da haragia bakarrik aprobetxatzen, arrautzak, azala eta lumak ere bai. Arrautzak batez ere inkubatzeko erabiltzen dira, eta, behin hustutakoan, apaingarri gisa erabiltzen dira. Luma handiak arropa, ikuskizun eta mozorroen apaingarrietarako erabiltzen dira, eta txikiak, berriz, garbiketako lumeroetarako. Ostrukaren azalak eskaera handia du bai merkatu nazionalean eta baita nazioartekoan ere, eta luxuzko azalen artean bigarren postuan dago, krokodilo azalaren ondoren. Larrukigintzako produktuak egiten dira: poltsak, agendak, zapatak, gerrikoak, etab., baita arropa ere. Larruaren ekoizpena, animalia hiltzen denean, 1,2 eta 1,8 metro karratu bitartekoa da. Larruak Hegoafrikan eta Alemanian prozesatzen dira. Japonia da erosle nagusia eta, proportzio txikiagoan, Frantzia eta Italia.