01
Haragiak Atik Zra:
Txerrikia

Bitxikeriak
Zenbait erreferentzia bibliografikoren arabera, marrano terminoa, txerriari deitzeko erabiltzen den izena, arabierazko mahram hitzetik dator, eta ‘debekatutako gauza’ esan nahi du. Musulmanek animalia zikintzat jotzen dute, eta debekatu egiten dute kontsumitzea. Esanahi hori kontuan hartuta, autore batzuek diote hitzaren jatorriak erlijio-kutsua duela; izan ere, XIV. eta XV. mendeetan horrela deitzen zieten erlijio kristaua profanatzen zuten judu eta musulman konbertituei, aldi berean amaren sinesmena ezkutuan praktikatuz, eta, beraz, gauza debekatuak egiten zituzten, eta biziki gorrotatuak eta mespretxatuak ziren. Gaur egun, pertsona zikin eta ez oso txukunari esleitzen zaio marrano adjektiboa.
