Skip to main content
01

Haragiak Atik Zra:

Txerrikia

Txerrikia :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Txerri haragia urte luzez gantz asko duen eta osasunarentzat kaltegarria den okelatzat hartu izan da. Hala ere, guztirako gantzaren zati handi bat gantz-azido asegabeetan aberatsa da, ezaugarri osasungarriengatik ezagutzen direnak.

Txerri haragiaren nutrizio alorreko osaketa, beste hainbat espezierena bezala, aldatu egiten da hainbat faktoreren arabera: adina, arraza, sexua, elikadura, kanalaren alderdia, etc.

Proteina kopuruan alde txikiak daude alde batetik bestera. Batez besteko edukia produktuaren %18 gramokoa da. Bere kalitateak ere aldaera txikiak ditu. Atzeko piezek proteina osatuagoa eta digestio hobekoa dute animaliaren aurrealdekoak baino, kolageno gehiago baitaukate.

Gantza da adinaren, arrazaren eta sexuaren arabera gehien aldatzen den txerriaren osagaia, eta bai kantitatea bai kalitatea animaliak jarraitzen duen elikadurak zehazten ditu. Txerriaren atal desberdinak kontuan hartuta, azpizuna eta txerri solomoaren xingola dira, alde handiz, haragi gihartsuenak, eta horiek izango dira egokienak gantzak eta kaloriak kontrolatzeko dietetan. Txerriaren gantzaren zati bat ikusi egiten da eta erraz kentzen da; beraz, kentzen denean, haragi gihartsuagoa eta kaloria gutxiagokoa lortzen da.

Gantzaren kalitatea aintzat hartuz gero, txerrikiak gantz saturatua baino gehiago dauka, baina datu hori gainerako haragi erdi-gantzatsuetan ere ageri da, arkumeak edo behi nagusiak, adibidez.

Zati jangarriaren konposizioa, 100 gramoko
100g

Azpizuna

Solomoa

Txuleta

Saihetsak

Hirugiharra

Urdaia

PCa

100%

100%

80%

73%

90%

100%

Ura (g)

74,4

66

65

56,9

48,7

18

Energia (kcal)

130

152

211

281

381

670

Proteina (g)

21

18

19

17,1

15,3

10

Gantza (g)

5,1

8,8

15

23,6

35,5

70

AGS (g)

2,05

3,28

5,8

9,3

13,1

30

AGM (g)

2,37

4

6,8

10,7

14,3

29,3

AGP (g)

0,44

1,15

1,3

2,2

5,3

6,3

Kolesterola (mg)

72

64

80

76

72

70

Burdina (mg)

1,2

0,9

1,3

1

0,8

1

Fosforoa (mg)

230

151

166

240

120

70

Sodioa (mg)

53

63

69

75

73

38

Zinka (mg)

1,6

2,4

1,6

1,3

1,8

0,4

Abita. B1 (mg)

1

0,76

0,74

0,62

0,45

0,5

Abita. B2 (mg)

0,26

0,22

0,19

0,27

0,15

0,2

Abita. B3 (mg)

4,3

4

4,2

4,9

3,3

0,3

Abita. B12 (mcg)

0,7

0,63

1,2

0,87

2

ED

K.P. Zati jangarria, mcg = mikrogramoak, Tr= aztarnak

Txerri haragiaren berezitasuna, beste hainbat espezieren aldean, guztirako gantzaren erdia baino gehiago azido oleikoz osatua dagoela da, gantz azido monosaturatugabe mota bat, oliba olioaren bereizgarria, txerria arto edo sojarekin elikatua izan denean, batik bat. Gantz monoasegabeen ugaritasuna handiagoa da ezkurrez eta montanera-larrez elikatutako txerri iberikoetan, horiek baitira gantz-azido osasungarri horretan bereziki aberatsak diren elikagaiak. Horrek esan nahi du txerri iberikoaren haragia koipetsu ugaria izango dela, baina profil osasuntsukoa, eta horrek eraman ditu zientzialariak txerri iberikoa “hankadun olibondo” gisa izendatzera.

Datu horiei esker, txerrikia, zuria edo iberikoa, dieta orekatu batean sartzeko elikagaietako bat da, batez ere ohiko kontsumoan atalik gihartsuenak aukeratzen badira, baita gantz eta kaloria gutxiko dietak egiten badira ere.

Txerri haragiaren kolesterol edukia neurrizkoa da, gainerako txerri haragienaren antzekoa, behi edo arkumearena, adibidez, eta hegaztiena baino zertxobait handiagoa, baina bien arteko aldea ez da handia. Erraiak dira (gibela, giltzurrunak) kolesterolean nabarmentzen direnak: 300 eta 400 miligramo inguru, 100 gramo bakoitzeko, eta 2.000 miligramo burmuinetan.

Mineralei dagokienez, txerrikia gainerako haragi gorrien aldean burdina, fosforoa, zinka eta sodioa gutxiago dituelako bereizten da. Alde hori ez da hain nabarmena hegaztiekin konparatuz gero. Beste behin ere, erraiek biltzen dute haragiak baino bi aldiz burdina gehiago. Mineral hau haragietan “hemo” forman aurkitzen da eta landareena baino errazago xurgatzen da. Burdina behar izaten da globulu gorrien hemoglobina osatzeko (proteina horrek oxigenoa biriketatik zelula guztietara garraiatzen du), eta horren ekarpen egokiak anemia ferropenikoa prebenitzen du.

Txerrikiaren haragian nabarmentzen diren bitaminak B multzokoak dira –B1, B2, B3 eta B12-, eta bereziki B1 multzokoak, gainerako haragiak baino 8-10 aldiz handiagoak. Bitamina horren funtzio nabarmenena nerbio-sistemaren funtzionamenduan eta karbohidratoen metabolismoan esku hartzea da. Bitamina horren eskakizuna eguneroko dietako karbohidratoen edukiaren arabera aldatzen da; gabezia hori, gainera, alterazio neurologiko edo psikikoekin -nekea, kontzentrazio galera, suminkortasuna edo depresioa- lotu daiteke. B12 bitaminaren arrastorik ez dago landarezkoetan, baina txerrikietan eta, bereziki, erraietan nabarmentzen da. Bitamina hori funtsezkoa da globulu gorriak berritzeko, eta horren gabeziak anemia eta nerbio-alterazioak eragiten ditu.