Haragiak Atik Zra:
Txerrikia

Erosteko eta etxean kontserbatzeko aholkuak
Erostean
Txerrikia erosten denean, kontuan izan behar da hezurra duten piezak alferrik galtzen direla (saiheskiak edo txuletak, adibidez), mahaikide kopuruarentzat egokia den kopurua kalkulatzeko. Erosi aurretik, menua zein izango den pentsatzea komeni da, txerriaren zatiak zaporetsuagoak ateratzen baitira modu batera edo bestera landuta. Dena den, ia guztiak era askotara presta daitezke: labean, plantxan, parrillan, saltsan, etab.
Etxean
Txerri haragia erosten den momentutik tenperatura baxuetan eduki behar da. Hozkailuan, 2 edo 3 egunean kontsumitu behar bada, edo izozkailuan –18 ºC-an, horrela 6 hilabetez kontserbatzeko. Zenbat eta handiagoa izan airearekin kontaktuan dagoen haragiaren azalera, orduan eta handiagoa izango da alterazio arriskua; horregatik, txerri haragi xehatuak edo solomo-xerra batzuek arrisku handiagoa dute solomo osoko zintak baino, adibidez. Kasu batean zein bestean, plastikozko edo aluminiozko paperez bildu behar da haragia, edo ontzi hermetiko batean gorde, hobeto kontserbatzeko eta usainik ez xurgatzeko edo usain nabarmena gainerako elikagaiei ez kutsatzeko.
Sukaldean
Sukalderako balioan...
